Jean Auguste Dominique Ingres
Wikipedia(e)tik
Jean Auguste Dominique Ingres (1780ko abuztuaren 29a – 1867ko urtarrilaren 14a) Frantziako margolari neoklasikoa izan zen. Nicolas Poussin eta Jacques-Louis David margolarien tradizioari eutsita, historiari buruzko margolanak egiten bazituen ere, azken urteetako erretratuak izan ziren Ingresen lanik nabarmenduena.
Lehenaldiarekiko begirunez, akademiako ortodoxiaren zaintzailetzat jo zuen bere burua, batik bat Eugène Delacroix eta gisakoen erromantizismoaren aurrean.[1] Hala ere, geroago ikusi zen Ingres eta beste neoklasiko batzuk ere garaiko izpiritu erromantikoaren eraginpean bazeudela[2]. Halaber, Ingresen forma eta espazioaren distortzioek arte garaikidearen aurrekari garrantzitsua bihurtu zuten.
[aldatu] Galeria
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Bere ustez, ereduak ziren "mende gogoangarrietan loratu ziren maisu handiak, Raphaelek arte arloan ezinhobearen muga ukiezinak eta betierekoak jarri zituenean... Beraz, eredu ona gordetzeari ekin diot, ez berritzeari."
- ↑ Turner, J. (2000). From Monet to Cézanne: late 19th-century French artists. Grove Art. New York: St Martin's Press. ISBN 0-312-22971-2