Jean Baptiste Kamusarri
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jan Battista Kamusarri Murgi | |
| Jaio | 1815eko otsailaren 17a | |
| Ziburu (Lapurdi) | ||
| Hil | 1842ko irailaren 21a | |
| Ziburu (Lapurdi) | ||
Jean Baptiste edo Jan Battista Kamusarri Murgi (Ziburu, Lapurdi, 1815eko otsailaren 17a - 1842ko irailaren 21a) euskal idazlea izan zen.
Arrantzale sendi batean jaioa, 1838an apaiztu eta Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) erretore ibili zen.
Jean Martin Hiribarren eta Gratien Adema "Zaldubi" olerkariak ezagutu zituen, eta haren olerkietan Erromantizismoaren ukitu malenkoniatsua antzematen da. Hauxe idatzi zuen haren azken egunetan zegoelarik: "Menditik nola doa / Ura itsasorat / Hala ni banihoa / Lasterka tonbara / Akabo da akabo / Neretzat denbora / Banoa sekulako / Hillen herritara".
Tuberkulosiak jota oso gazte hil zen, 27 urte baino ez zuelarik. Hamarka olerki eta zazpi eliz-kanta eginda utzi zituen.
[aldatu] Lanak
- "Ene goguetak", 1839
- "Ene liraren auhenak", 1841
- "Haurrak altxa bihotza"
- "Mendikuia"
- "Bertsu eskasak"
- "Nere adiskide baten herioaren gainean"
- "Menditik nola doa", 1942
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jean Baptiste Kamusarri literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Kamusarriren lanak "on-line"