Jean Bernard Jauregiberri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Itsasgizon eta politikari lapurtarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Jauregiberri.
Jean Bernard Jauregiberri
Jean Bernard Jauregiberri
Jauregiberri amirala Richard Brend'amour-ek marraztuta
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean Bernardin Jauréguiberry Chambat
Jaio 1815eko abuztuaren 26
Baiona (Lapurdi)
Hil 1887ko urriaren 21]]
Paris (Frantzia)

Jean Bernard Jauregiberri, ofizialki frantsesez Jauréguiberry (Baiona 1815eko abuztuaren 26 - Paris 1887ko urriaren 21) itsasgizon eta politikari lapurtarra da.

Politika arloan senatari eta ministro, arlo militarrean berak 1870ean egindakoagatik 1914an Lehen Mundu Gerran berrartu zen ideia baten aitzindaria izan zen: lurrean ere itsas-fusilariak erabiltzearena. Oro har frantses Itsas armadan berebiziko ibilbidea egin zuen.

Karrera Itsas-armadan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870eko gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870eko irailean Cotentineko (Normandia) defentsa antolatzeko ardura eman zioten. Prusiarren inbasioa suertatu eta Pariseko setioaren ostean Loirako armadako 16. ataleko 1. dibisioaren agintea hartu zuen eta berarekin Orleanseko iparraldean borrokatu zuen 1870eko azaroaren amaieran: Poupry, Loigny eta Villepionen. Bere portaerak armadaren aipamena merezi izan zuen. Tourseko[7] delegazioko kidea izan zen. Abenduaren 1 eta 2an Coulmiers eta Patayn ere borrokan gogor aritua, Defentsaren agintaritzak Chanzyren armadaren 16. atalaren buru jarri zuen abenduaren 6an, baita 9an amiralorde izendatu ere. Armada horren Lavaleranzko erretretan ere nabaritu ei zen, bereziki 1871eko urtarrilaren 11ko "Le Mans-eko batailan".

Gerra amaitu eta gero, 1871eko otsailaren 8an orduan Behe Pirinioak deitzen zen departamenduko diputatu atera zen[8] Hirugarren Errepublikako Biltzarrerako; bertan "zentro-eskuinean" kokatu zen eta Édouard de Cazenove de Pradinesek eskatutako bake-atariko eta erregu publikoen alde jo zuen. Toloneko itsas-prefeta izendatu zuten hurrengo maiatzaren 29an eta horretan aritu zen, ontzidia berrantolatzeko lanetan gehienbat. Karguen bateraezintasun legea promulgatu zenean nahiago izan zuen bere diputatu kargua 1971eko abenduaren 4an utzi eta bere karrera militarrarekin segitzea. Pierre-Charles Chesnelongek ordezkatu zuen.

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amiralgoaren kontseiluko kidea 1875eko irailaren 13tik, Behe Pirinioetan senatarigai aurkeztu zen baina arrakastarik ez: 254 boto 540 botoemaileen artean. 1876ko urriaren 1ean Mediterraneoko ontzidiaren komandante eta gero Itsas-armadaren kontseiluko presidente bihurtuta, Senatuak "senadore mugiezin" izendatu zuen 1879ko maiatzaren 27an hil berria zen Léon de Malevilleren ordez (168 boto alde 249tik).

Birritan izendatu zuten "Itsas-armada eta Kolonietako" ministroa:

1883ko urtarrilaren 28an dimisioa aurkeztu zuen bere ustez "Tonkineko espedizioaz" gobernuak eginiko aldrebeskeria eta printzeen kanporaketaz burutu zen "Ballue diskusio" delakoagatik. Senatari hutsa berriro, kanporaketa-legearen kontra aritu zen eta 1883ko maiatzaren 24an lege horren derrigorrezko komisario zibilari buruzko artikulua aldatzea lortu zuen. Abenduan, aurrekoan bezala, Tonkinerako kreditu baten aldeko eskaera egin zuen. 1886ko ekainaren 22an printzeen kanporaketaren kontrako boto eman zuen. 1885etik "Mediterraneoko burdinola eta obren" presidenteordea zenez, Frantzia ordezkatu zuen 1886ko urriaren 28an Askatasunaren Estatua inauguratu zenean.

Parisen hil zen 1887an 72 urterekin.

Jauréguiberry armada ontzia Port-Saiden, (Egipto) 1915ean

Omenaldiak, kondekorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senatuko busto-galeriako 32etako bat berarena da: Jean-Bernardin Jauréguiberry, Aristide Onésime Croisyk egina.

1893an Jauréguiberry korazatua itsasoratu zen eta 1955ean Jauréguiberry "eskuadra-eskoltaontzia".

Kondekorazio hauek jaso zituen:

Bere karreran inportantzia handia izan zuen Tolon hiri okzitaniarrean Palais des sports Jauréguiberry kiroldegia dago; egun Hyères-Toulon Var Basket lehen mailako saskibaloi taldeak jokatzen du.

Baionarekiko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayou (okzitaniera arautuan Major, egun rue d'Espagne Baiona Handian) karrikako 14. zkian. jaioa, Bernard Jauregiberri Baionako portuko kapitainaren eta Jeanne Chambaten semea zen. Aitaren partetiko aitona Jean Jauregiberri[10] ere, itsasontzi-kapitain izana, portu-lotinenta izan zen.

Baiona jaioterriak karrika izen bat eskaini dio, "Amiral Jauregiberri kaia" hain zuzen. Baiona Handia auzoan dago, Errobiren ertzean Xaho kaiaren parez-pare. Hala ere, izendapen berriarekin lehenago zuen izena, "Euskaldunen kaia"[11] alegia, desagertu egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Taillemite, Etienne: Dictionnaire des marins français ; Jean-Bernard Jauréguiberry
  2. Id. eta Thomazi, Auguste « La conquête de l'Indochine », Payot, Paris, 1934, 291 or. (33-40.or.).
  3. Senegaleko hegoaldeko eskualde hau estatuko besteekiko oso desberdina da eta mugimendu independentistak daude gaur egun.
  4. Major général de la Flotte: armategi baten zerbitzu militarrak zuzentzen dituen ofiziala.
  5. Escadre d'évolution: garai horretan Ontzidiaren eskifaien instrukziorako balio zuen eraikuntza-multzoa.
  6. Id.
  7. Tours 1870eko irailaren 12tik abenduaren 12ra gobernuko behin-behineko egoitza izan zen.
  8. 41768 boto lortu zuen 61049 botoemaileen artean, seigarren geratuz; izena emandakoen kopurua 110425 izan zen.
  9. Ikus Chailley, M: Histoire de l' Afrique occidentale francaise, 1638-1959, Paris, 1968 eta Wesseling, H.L: Divide y Vencerás. El reparto de África (1880-1914), Bartzelona, Península, 1999.
  10. Ez konfunditu Jean Jauregiberri zuberotarrarekin.
  11. Lapurdiko herrietatik etorritakoek jasotzen zituelako horrela deitua. Iturria: Jean Marie eta Raymond Chabaud: Les rues de Bayonne, J&D Editions, 1995, Biarritz

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pierre Larousse : Grand Dictionnaire universel du XIX×10{{{1}}} siècle, 15 liburuki, (1863-1890)
  • Larousse entziklopedikoa koloretan, France Loisirs, 1978.
  • Adolphe Robert & Gaston Cougny : Dictionnaire des Parlementaires français, Bourloton, Paris, 5 liburuki.
  • Taillemite, Etienne Dictionnaire des marins français, Tallandier, Editions maritimes et d’outre-mer, 1982, 360 or. Argitalpen berri zuzendu eta handitua: 2002ko maiatza 573 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Bernard Jauregiberri Aldatu lotura Wikidatan