Jean Bullant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Bullant, Louvren.
Bullant pabilioia Tuileries jauregian.

Jean Bullant (1515-Écouen, 1578ko urriak 10) Frantziako Kondestable Handia zen Anne Montmorency, Henrike II.a Frantziakoa erregea eta Katalina Mediciren hilobiak, Tuileries jauregia, Louvre museoa eta Château d'Écouen eraiki zituen arkitekto eta eskultore frantziar bat zen. Hugonotea zen.

Erroman ikasi ondoren itzuli zenean, Bullantek Montmorencyrentzat lan egin zuen, norentzat Écouengo gaztelua eraldatu zuen 1550 inguruan, "Petit Château" eraiki zuen Chantillyn eta Fère-en-Tardenoiseko gaztelua modernotu zuen, bere zubi bikainarekin.

Tuileries jauregiaren lanak hartu zituen Philibert de l'Orme 1570ean hil ondoren, eta errege arkitekto izendatua izan zen 1571 eta 1578 bitartean. Chenonceauko gazteluan ibaia zeharkatzen duen galeria arkuetan eraiki zuen (1576-1577).

Katalina Medicirentzat Soissonseko Hotela eraiki zuen (1572-1574, 1748an bota zena), honetaz soilik Medici zutabea geratzen delarik.

Bere arkitekturako tratatua den La Règle d'architecture sur les cinq manières de colonnes Parisen argitaratu zen 1564 eta 1568an. Bullant geometria eta erlojugintzako tratatuen egilea ere izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Bullant Aldatu lotura Wikidatan