Jean Cassou
Wikipedia(e)tik
Jean Cassou Frantses idazlea, Euskal Herrian jaioa (Deustua, 1897 - Paris, 1986). Parisko Arte Modernoko nazio museoko zuzendari nagusia eta arte kritikaria izan zen. Liburu ugari idatzi zuen pinturaren, (Gromaire, 1925; Le Greco, 1931; Picasso et Matisse, 1939; Ingres,1947), historiaren (Philippe II, 1929, Filipe II.a; Quarante-huit,1939, Berrogeita zortzi) eta literaturaren (Panorama de la littérature espagnole, 1931, Literatura espainiarra; Cervantes, 1936; Trois Poètes, Rilke, Milosz, Machado; Hiru poeta, Rilke, Milosz, Machado) inguruan.
Erresistentzian parte hartu zuen. Garai hartakoak dira La Mémoire courte (1944, Oroimen laburra) idazkia eta 33 sonnets composés au secret (1945, 33 soneto isilpean onduak) poesia-bilduma.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.