Jean Cayrol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Poeta, idazle eta zinemagile frantsesa (Bordele, 1911 - 2005). Ezinegon metafisikoa eta Bigarren Mundu Gerran naziek eginiko deportazioaren izugarrikeriak dira bere poemen, De la nuit et du brouillard (1945, Gauaz eta lainoaz), eta eleberrien, Je vivrai l´amour des autres ( 1947-1950, Besteen maitasuna biziko dut), Exposés au soleil (1980, Eguzkipean), gai nagusiak. Zenbait film ere egin zituen, Herio-ukaldia (1965), adibidez. Goncourt Akademiako kide izan zen 1973tik 1995era.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]