Jean Cocteau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Cocteau, (Maisons-Laffitte, 1889ko uztailaren 5a - Milly-la-Forêt, 1963ko urriaren 11a) artista frantziarra izan zen, idazlea, diseinugilea, antzerkigilea, eta zinemagilea hain zuzen ere.

Jean Cocteau, 1923

Aurreneko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cocteau Paristik gertu dagoen herri txiki batean jaio zen, Maisons-Laffitten. Familia burguesa, ez zuten diru premiarik. Hiru nebarrebatan gazteena izan zen Jean. Hamar urte inguru zituenean, aitak, abokatu eta pintore zaletua zenak, bere burua hil zuen. Ordutik aurrera amak larregi mimatu zuen Jean, haren kutuna bilakatu zen eta. 1900. urtean Fénelon lizeoan sartu zen ikasle eta handik lau urtera bota zuten, diziplina ezagatik. Concordet lizeoan jarraituko du ikasten, erdipurdiko emaitzak lorturik. Ez du batxilergoa ere eskuratuko. Hamabost urterekin etxetik alde egiten du eta hor zehar dabil edozelako lanak egiten.

Poeta gaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua poetatzat dauka eta hemeretzi urterekin La Lampe d'Aladin (Aladinoren lanpara) poesia-liburua ematen du argitara. Dagoeneko ezaguna da giro bohemioan eta artista trebetzat daukate. 1909an Parisa joango da bizitzera eta sasoi horretakoa da Madeleine Carlier aktorearekin izango duen harremana.

Sergei Diaghilev dantzari errusiarrak eskatuta Parade emankizuna sortu zuen Cocteauk; dekoratuak Pablo Picassorenak ziren eta musika Erik Satierena. Ikuskizuna 1917an antzeztu zen lehen aldiz, eta harrera ez zen oso ona izan. Guillaume Apollinairek lana deskribatu zuenean surrealismo berba erabili zuen, eta itxura baten, hor da terminuaren jatorria.

Modiglianik Cocteauri egindako erretratua, 1916

Raymond Radiguet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raymond Radiguet poeta 1918an ezagutu zuen Cocteauk eta ordutikoa da euren arteko adiskidetasuna: lankide, oporretan bidaide… Cocteauk Raymonden lana sustatu zuen garaiko giro artistikoan eta baita haren hainbat lan argitaratzea lortu ere. Bestetik, 1920an-edo Marcel Proust, André Gide eta Maurice Barrès idazleekin bat egin zuen hainbat ekimen sortzailetan.

1923an Raduguet hil egin zen eta Cocteauk ez zuen jakin lagunaren heriotza onartzen. “Ez dut sekula idatziko” esan ei zuen. Opioari ekin zion, eta nahiz eta askotan sendatzen saiatu, hil artean drogak hartu zituen Jeanek. Hiletara joan barik, Paristik ihes egiten du eta Monte Carlora bidean da, Diaghilev lagunarekin. Baieztatzerik ez badago ere, zenbaiten arabera maitasunezko erlazioa zen Raduguet eta Cocteauren artekoa, eta heriotza horrek eragin zion opioa hartzera jotzea. Inoiz Cocteauk berak esana da ez dagoela loturarik laguna galtzearekin eta drogarekin zaletzearekin: une berean gertatu ei zen, beste barik. Dena den drogatzeak egundoko zirrara sortuko du bere artelanetan. Esaterako ''Les Enfants Terribles'' (Ume Terribleak) eleberria, beharbada idatzi zuen bikainena, aste betean osatu zuen, opioa bapo hartuta.

La Voix Humaine[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cocteauk sortzen jarraitu zuen eta hona haren hiru antzezlan garrantzitsu: Orphee (1926), La Voix Humane (1930) eta La machine infernale (1934). Lehenengo hura zinemara egokitu zuen 1950ean, arrakasta handiz. La Voix Humane lanak sorburu du ordurarteko antzezlanetan Cocteau lar zentratu izana idazle eta zuzendariaren ikuspuntuetan: kexu hori egin zioten bere aktoreetako batzuek eta propio haien luzimendurako sortu zuen lan hori. Ordu betez emakume bat telefonoz berbetan entzun ahal dugu taula gainean: beste aldean haren maitale izandakoa, hirugarren batekin ezkontzekoa prest. Izenburuak Vox Humana saioari egiten dio erreferentzia: XVI. mendean hainbat ahalegin egin zituzten elizetako organo egileek pertsonen ahotsa imitatuko zuen soinutresna bat sortu nahian; ezinean jardun zuten, antza. La Voix Humaine antzezlanak agertutako planteamenduak jarraipena izango zuen beste artista batzuek sortuko dituzten bertsioetan: horien artean aipatzekoa da Roberto Rosselinik Italian zuzenduriko filma, La Voce Humana, Anna Magnanik antzeztua.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930 inguruan Nathalie Paley printzesarekin izan ei zuen maitasunezko harremana Cocteauk; Romanov familiako zen emakume hau haurdun geratu zen eta gutxira umekia galdu. Erlazioak ez zuen aurrera jarraitu. Cocteaucek harreman luzeagoak izan zituen bi gizon hauekin: Jean Marais aktorearekin (1945ean La Belle et la Bête filma zuzendu zuenean ezagutu zuen) eta Edouard Dermitekin.

1940. urtean Edith Piaf kantariarentzako berariaz prestatutako lana estreinatu zen, arrakastatsua oso: Le Bel Indifférent. Urte horietan Picasso du lankide hainbat egitasmotan eta Cocteauren sortze-lana Europa osoan oso ezaguna eta miretsia da. Homosexualitatea ez du sekula ere ezkutatuko, agerian laga baizik eta horren gainean luze idatzi: ezagunak dira homofobiaren aurkako zenbait lan.

Cocteau bihotzekoak jota hil zen 1963ko urriaren 11n, Milly-la-Foreten. 74 urte zituen. Ordu batzuk lehenago Edith Piaf abeslaria ere zendu zen. Epitafioak horrela dio: Je reste avec vous (Zuen artean naiz).


Sari eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean Frantziako Akademiako eta Belgikako Erret Akademiako kide egin zuten. Bestelako izendapen batzuk honako hauek dira: Ohorezko Legioko komandantea, Mallarme Akademiako kide, Alemaniako Akademiakoa, Amerikako Estatu Batuetakoa, Cannes zinemaldiko ohorezko presidente, eta abar.

Jean Cocteau euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria

  • Le Potomak, 1919.
  • Le Grand écart, 1923.
  • Thomas l'imposteur, 1923.
  • Le livre blanc, 1928.
  • Les Enfants terribles, 1929.
  • La Fin du Potomak, 1940.
  • Les deux travestis, 1947.

Poesia

  • La lampe d'Aladin, 1909.
  • Le prince frivole, 1910.
  • La danse de Sophocle, 1912.
  • Le Cap de Bonne-Espérance, 1918.
  • L'Ode à Picasso, 1919.
  • Poésies 1917-1920, 1920.
  • Vocabulaire, 1922.
  • Plain-chant, 1923.
  • Cri écrit, 1925.
  • Prière mutilée, 1925.
  • L'Ange Heurtebise, 1926.
  • Opéra, 1927.
  • Morceaux choisis, poèmes, 1926-1932, 1932.
  • Mythologie, 1934.
  • Énigme, 1939.
  • Allégories, 1941.
  • Poèmes écrits en allemand, 1944.
  • Léone, 1945.
  • La crucifixion, 1946.
  • Poèmes, 1948.
  • Anthologie poétique de Jean Cocteau, 1951.
  • La nappe du Catalan , 1952.
  • Le chiffre sept, 1952.
  • Appogiatures, 1953.
  • Dentelle d'éternité, 1953.
  • Clair-obscur, 1954.
  • Poèmes, 1916-1955, 1956.
  • Paraprosodies précédées de 7 dialogues, 1958.
  • Gondole des morts, 1959.
  • Cérémonial espagnol du phénix, suivi de La partie d'échecs, 1961.
  • Le Requiem, 1962.

Antzerkia

  • Orphée, 1926.
  • Oedipe roi, 1928.
  • Roméo et Juliette, 1928.
  • La Voix humaine, 1930.
  • La machine infernale, 1934.
  • Le bel indifférent, 1940.
  • Théâtre I: Antigone - Les Mariés de la tour Eiffel - Les Chevaliers de la table ronde - Les Parents terribles, 1948.
  • Théâtre II: Les Monstres sacrés - La Machine à écrire - Renaud et Armide - L'Aigle à deux têtes, 1948.
  • Théâtre de poche, 1949.
  • Bacchus, 1952.
  • Nouveau théâtre de poche, 1960.
  • L'Impromptu du Palais-Royal, 1962.
  • Paul et Virginie, 1968.
  • Le gendarme incompris, 1971.

Pintura

  • Dessins, 1923.
  • Le mystère de Jean l'oiseleur, 1925.
  • Maison de santé, 1926.
  • Poésie plastique, 1927.
  • 25 dessins d'un dormeur, [1928].
  • Soixante dessins pour les Enfants terribles, 1935.
  • Dessins en marge du texte des Chevaliers de la table ronde, 1941.
  • Drôle de ménage, 1948.
  • La chapelle Saint-Pierre, Villefranche-sur-mer, 1957.
  • La salle des mariages, Hôtel de ville de Menton, 1957.
  • La Chapelle Saint-Pierre, 1958.
  • Saint-Blaise- des -simples, 1960.

Zinema

  • Le sang d'un poète, 1930.
  • La Belle et la Bête, 1945.
  • L'aigle à deux têtes, 1945.
  • Les parents terribles, 1948.
  • Orphée, 1949.
  • La villa Santo-Sospir, 1952.
  • L'Amour sous l'électrode, 1955.
  • Le testament d'Orphée, 1959.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Cocteau Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Jean Cocteau