Jean Dauger zelaia
| Estadioaren barnealdeko ikuspegia. | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Inaugurazioa | 1937 |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 16.934 ikusle |
| Jabea | Baionako Udala |
| Etxeko taldea | Aviron Bayonnais Association Sportive Bayonnaise |
Jean Dauger zelaia Baionako estadioa da, Aviron Bayonnais eta Association Sportive Bayonnaise errugbi taldeen zelaia dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Edukiera
2006 eta 2009ko udetan lanak egin ondoren, Baionako André-Grimard etorbidean dagoen estadiumak 16.934 ikusleentzako edukiera du, tribuna hauetan banatuta[1]:
- Ohorezkoa: 3.924
- Aldea: 3.309
- Ipar Bihurgunea: 3.500
- Ohorezko pisa-lekua: 1.280
- Aldeko pisa-lekua: 860
- Zelaiaren ipar bihurgunea: 372
- Zelaiaren hegoaldeko bihurgunea: 3.689
Errekorrak 1967ko maiatzaren 7an izan zuen non Akize eta Lurdako taldeen arteko partidan 23.201 ikusle izan ziren. 2009ko apirilaren 4eko Biarritz Olympiquen aurkako Top 14ko derbyan, berriz, 17.034 izan ziren.
[aldatu] Hobekuntzak
2008/09 denboraldirako 52 m² dituen pantaila erraldoiak antzinako markagailu ordezkatu zuen.
Stadiuma Baionako zaleentzat txiki geratu eta Aviron Bayonnaiseko presidentea den Francis Salagoïtyk erreformaren berri eman du, atletismo pista de facto kenduz.
[aldatu] Historia
Hasieran belodromoa zenez, Parc des Sports de Saint Léon izeneko stadiumera Frantziako Tourraren etapa asko heldu ziren. Futbolaz ere aritu zuten bertan.
Errugbiko partida inportanteak ere egin zituzten bertan:
- Yves du Manoir errugbi txapelketaren finalak
- Euskal kostaldeko selekzioaren All Blacksen aurkako partida.
- 1991ko Munduko Errugbi Txapelketa.