Jean Dunois
Wikipedia(e)tik
Jean Dunois (izengoitia: Orléansko Sasikoa; Paris, 1403 - L'Haÿ-les-Roses, 1468) Frantziako gerra-gizona izan zen. Orléansko Luis eta Enghiengo Marietteren semea. Joana Arc-ekoaren laguna izan zen. Joana hildakoan, ingelesen aurka borrokatzen segitu zuen. Normandia berriro konkistatzeko guduetan parte hartu zuen, eta ingelesak Guienatik bota zituen 1451. urtean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.