Jean Espilondo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espilondo Angeluko Cinc Cantons edo Leclerc plazan

Jean Espilondo (Maule-Lextarre, 1948ko urtarrilaren 11 - ) euskal politikaria da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea.

Alderdi horrek Ipar Euskal Herrian dituen kideen artean jarrera jakobinoenen alde eta euskalduntasunaren onarpenaren kontra gehien dagoen sektorean kokatu ohi da: adibidez euskararen ofizialtasunaren aurka dago erabat eta berezko departamentua ere ez du inolaz ere begi onez ikusten. Ildo horretan, bere burua hausnarketa-taldetzat jotzen duen Cercle Lissagaray delakoaren sortzaileetakoa izan zen; bertatik Frantziako estatu-nazioan oinarritutako errepublikazaletasuna bultzatu eta abertzaletasunaren kontrako mezu ideologikoak zabaldu nahi dituzte.

[aldatu] Ibilbide politikoa

Biltzarrerako 1997ko hauteskundeetan Nicole Péry diputatuaren ordezkoa, 1998ko maiatzaren 1ean Emakumeen Zuzenbideen eta Hezkuntza Profesionalaren Estatu Idazkari hautatu zuten Lionel Jospinen gobernuan.

Angelu Iparralde kantonamenduko Kontseilari Orokor 1998an eta 2004an.

2000n Robert Villenaveren aurka galdu eta gero, Angeluko alkatea bihurtu zen 2008ko martxoan Villenaveri berari irabazi eta gero. Auzapez-kargu hori izateagatik CABAB aglomerazioko presidente-ordea da.

[aldatu] Kanpo loturak


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak