Jean Fernel
Wikipedia(e)tik
Jean François Fernel (Montdidier, Somme, Frantzia, 1497 - Paris, Frantzia, 1558) frantses astronomo, matematikari eta sendagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Antzinakoen (Eratostenes) metodoak erabiliz, meridianoaren graduaren luzera zehaztu nahi izan zuen, Eguzkiaren eguerdiko garaiera neurtuz eta Paris-Amiens arteko distantzia kalkulatuz.
Bere mendeko sendagile garrantzitsuenetako bat izan zen; fisiologiari buruzko lehen monografia modernoa egin zuen (De naturali parte medicinae, 1542). Poitiersko Diana sendatu ondoren, Henrike II.aren mediku izendatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.