Jean François Bladé
Wikipedia(e)tik
Jean François Bladé historialari frantsesa izan zen (1827 - 1900). Erdi Aroko Akitaniari buruzko hainbat ikerketa egin zituen: Basse-Navarre et le Vicomté de Labourd (Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bizkonderria), Défense des Etudes sur l´origine des Basques (Euskaldunen jatorriari buruzko ikerketen alde), Géographie historique de la Vasconie espagnole jusqu´à la fin de la domination romaine (Baskonia espainiarraren geografia historikoa erromatarren agintearen bukaera arte).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.