Jean Giono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Giono (Manosque, 1895eko martxoaren 30a - ibidem, 1970eko urriaren 8a) frantses idazlea izan zen. Gerrako esperientziak Le grand troupeau (1931) eleberri naturalista idaztera eraman zuen era tragiko batean, eta gerraren kontrako jarrera hartzera geroagoko Refus d´obéissance (1937) izenekoan. Bere lanetan paisaia eta lurrarekiko lilura berezia agertzen ditu, gizarte modernoaren azaleko balioen kontra. Errealista eta bortitza izaki, bere estilo bat bilatu zuen, barrokoaren hurbilekoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kartzelan egon zen Vichyko gobernuari laguntzeagatik. Beste lan batzuk: Triomphe de la vie (1941), Un roi sans divertissement (1947), Noé (1947), Le hussard sur le toit (1951).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Giono Aldatu lotura Wikidatan