Jean Haritxelhar

Wikipedia(e)tik
Jean Haritschelhar» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskaltzaindiako kideak Arantzazun 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Mari Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.


Jean Haritxelhar Duhalde (Baigorri, 1923ko maiatzaren 13a - ) euskaltzain, politikari eta literatura ikerlari baxenafarra da.

Biografia [aldatu]

Okzitaniako Tolosako, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloud-eko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordeleko unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean. Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d´Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l´étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak. 1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L´Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970). Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten du astero (Gexan Pontto izengoitiaz). 1997an Federico Krutwigen omenez argitaratutako lanean parte hartu zuen eta 1999an Vasconiana lana eman zuen argitara. 1995ean Ponttokeriak lana kaleratu zuen. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten 1982. urtean, eta Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen. Euskaltzainburua izan zen 1988an Aita Villasantek utzitako lekua hartu zuenetik 2004ra. Euskaltzain osoa da. 1988an Euskal Herriko Unibertsitateak "Doktor Honoris Causa" izendatu zuen. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra.

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Aurrekoa
Luis Villasante
Euskaltzainburua
1989-2004
Ondorengoa
Andres Urrutia