Jean Harlow
Wikipedia(e)tik
Jean Harlow —jaiotza-izena: Jean Harleam Carpentier— (Kansas City, Ameriketako Estatu Batuak, 1911 - Hollywood, Ameriketako Estatu Batuak, 1937) zinema-antzezlea izan zen. Gazterik hil zen, eta ez zuen film askotan parte hartu. 1930. ondorengo urteetan sex-symbol ezagunenetakoa izan zen. Ernest Lubitschekin hasi zen zineman lanean (1929, Love Parade) eta Frank Caprak zuzenduriko Platinum Blonde (1931, Horail platinoa) filmak eman zion gerora Harlow izengoitia.
Jean Harlowen film arrakastatsu batzuk: H. Hughesen Hell´s Angels (1930, Infernuko Aingeruak), V. Flemingen Red Dust (1932, Hauts Gorria) eta J. Conwayren Saratoga (1937).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.