Jean Jauregiberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Jauregiberri
Bizitza
JaiotzaArgentina, 1880
Herrialdea Zuberoa
HeriotzaAloze, 1952 (71/72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua
Artikulu hau Zuberoako familia euskaltzaleko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregiberri».

Jean Jauregiberri edo de Jauréguiberry (Argentina 1880Aloze, Zuberoa 1952) Zuberoako Jauregiberri familia ezagunaren kidea da, medikua izateagatik nabaritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiberritarrak denbora luzean Zuberoan herria eta hizkuntzaren alde eragile handienetakoak izan ziren. Bederatzi seme-alabaren artean lehena zen.

Bere emaztea Alozeko Gabrielle Grison izan zen. Lanbidez armadako sendagilea.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik Piarres Lafittek bultzatzen zuen "Eskualherrizaleen mugimenduan" ibili zen. Espainiako Gerra Zibila dela eta Madalena arrebarekin hegoaldeko euskaldunen alde aritu zen, iheslariak laguntzen.

Bigarren Mundu gerran Zuberoa okupatzen zuten alemaniarren kontrako erresistentzian ibili zen[1], Pierre eta Allande (Arnaud) seme zaharrenekin batera; hirurak armadako sendagile. Allandek jeneral gradua dauka eta Alozen bizi da, erretretan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz artikuluak idatzi zituen aldizkari batzuetan:

Haatik, bere obra nagusia frantsesez idatzi zuen, euskarazko izenburua badu ere:

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beste neba-arreba batzuk bezala; ikus Jauregiberritarrak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]