Jean Jaurès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Jaurès

Auguste Marie Joseph Jean Léon Jaurès (Castres, 1859ko irailaren 3a - Paris, 1914ko uztailaren 31) frantses politikari, historialari eta filosofoa izan zen.

Biografia

Filosofia-irakaslea izan zen Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean. Diputatu hautatu zuten 1885ean. Carmauxko meatzarien alde egin zuen 1892an, eta hurrengo urtean haien ordezkari izan zen Diputatuen Ganberan, talde sozialistako buruzagi. Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen; armada profesionalaren aurka armada herritarra izango zenaren sorrera proposatu zuen. Arbitrajea proposatzen zuen nazioarteko gatazkak konpontzeko.

Histoire socialiste de la République lanaren zuzendaria izan zen, eta beste aldizkari batzuetan ere parte hartu zuen. L´Humanité egunkaria sortu zuen Aristide Briandekin, 1904an. Ez zuen onartu burges-gobernuekin elkarlanean aritzea, eta grebaren bidez eta beste herrialde sozialistei laguntza eskatuz, gerra galarazten saiatu zen. Lehen Mundu Gerraren hasieran hil zuen eskuindar batek.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Jaurès Aldatu lotura Wikidatan