Jean León Bastres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean León Bastres
Bizitza
JaiotzaSenpere1832ko martxoaren 18a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaIdiazabal1904ko martxoaren 7a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Izengoitia(k)Aita Agustin Bastres

Jean León Bastres (erlijio-izena: Aita Agustin Bastres; Senpere, 1832ko martxoaren 18a - Idiazabal, 1904ko martxoaren 7a) Belokeko monasterio beneditarren sortzailea izan zen.

1856. urtean apaiz egin zen. 1874. urtean Jean Leónek beste fraide batzuekin batera, Bastidako baserri bat hartu zuen, geroago Belokeko monasterio beneditarra izango zena. 1888. urtean Belokeko monasterioa abade-etxe bihurtutakoan, Bastres abade izendatu zuten. Ahurtin Santa Eskolastikako beneditarren fundazioa sortu zuen (1883); Pauen San Leon zaharren egoitza (1895); 1899ean «Mission Palestinienne» delakoan Lurralde Santura jo zuen, eta urte berean Argentinako «Niño Dios» erakundearen ardura hartu zuen. Belokera itzuli zenean oso egoera txarrean aurkitu zuen monasterioa, Barne-arazoetako ministerioak beneditarren kongregazioa 15 egunetan deuseztatzeko agindua emana baitzuen. Mehatxuak lur jota utzi zuen Bastres. Monasterioko fundatzaileek Amerikara jo bazuten ere, Bastres ez zen Euskal Herritik atera. 1904. urtean hil eta bere gorpua Lazkaora eraman zuten. Hogei urte geroago fraideak Belokeko monasteriora itzuli ziren, Bastresen gorpua beraiekin eramanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]