Jean-Louis Davant
Jean Louis Davant 2009ko abenduan. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jean Louis Davant Iratzabal | |
| Jaio | 1935eko uztailaren 5a | |
| Ürrüstoi-Larrabile (Zuberoa) | ||
Jean Louis Davant Iratzabal[1] (Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa, 1935eko uztailaren 5a -) euskal idazlea da. Euskaltzain urgazle 1965etik eta osoa 1975etik, euskarak Zuberoan duen erreferentzia nagusietakoa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Ürrüstoi-Larrabilen jaio eta bertan bizi da familiarekin, Aizagerria etxean. Bi alaba ditu, Maddi eta Xantiana.
1958 eta 1960 artean Aljeriako gerran ibili zen.
Laborantza ikasketak egin zituen Angersen (Frantzia); agronomia irakasle izan da 35 urtez (1960-1995), Hazparneko LAHP Laborantza Eskolan; ikastetxe hori sortu zuenetakoa da.
Politika arloan Enbata (sortzaileetakoa), EHAS edota Euskal Batasunako kidea izan da.
[aldatu] Saritua
2007an Agosti Xaho Kultur Elkarteak Agosti Xaho Saria eman zion[2].
2009an Nabarralde Saria ere eskuratu zuen[3].
[aldatu] Lanak
Hainbeste genero landuak ditu; hemen agertzen direnez gain liburuska batzuk ditu zubererari buruz edota Bidegileak seriekoak (Etxahun-Iruriz 2004an, Manex Goihenetxez 2006an) eta prentsan artikulu ugari idatzi du, euskaraz zein frantsesez.
[aldatu] Eleberria
[aldatu] Saiakera
- Aberri eta klase burruka eta klase burruka euskal mogimenduan (1977, Elkar)
- Zuberoako idazle zenduak (2001, Elkar)
- Zuberoako literaturaz.Antologia laburra (2008, Euskaltzaindia)
Azken bi hauek herrialdeko euskarazko idazleei buruzko erreferentzia ekidinezinak dira. Bigarrenean Davant bera ageri da, 147-151. orrialdeetan.
[aldatu] Poesia
- Makila gorria (1980, Elkar)
- Denboraren aroak (1982, Bilbo Aurrezki Kutxa; Azkue saria 1981ean)
- Nahi gabe (1985, Iruñeko Aurrezki Kutxa; Xalbador saria 1984an)
- Itsasoak iraultzan (1986, Maiatz; Azkue sarietan aipamen berezia)
- Ihesi (1990, Maiatz)
- Harri txintxolak (2003, Elkar)
[aldatu] Pastorala
- Abadia Urrüstoi (1990, Maule, Zuberoako ikastolek emana eta Durangoko Udalaren sari berezia 1886-1996ko Euskal jaietan)
- Eüskaldünak Iraultzan (1993, Gotaine-Irabarne)
- Agirre Presidenta (1995, Arrokiaga)
- Xiberoko Makia (2001, Sohüta)
- Antso handia (2004, Maule)
- Xiberoko Jauna (2008, Ezpeize-Ündüreine eta Pettarreko beste herri batzuk)
- Nafarroako Blanca; antzeztu gabea.
[aldatu] Bilduma
- Idazlan hautatuak (2004, Elkar)
[aldatu] Frantsesez
- Histoire du peuple basque (2000, Elkarlanean)
- Le "problème basque" en 20 questions (2006, Elkarlanean)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Zuberoan sarritan gertatu bezala, Davant okzitanierazko jatorria duen deitura da.
- ↑ Berria Bizkaien.
- ↑ Jean Louis Davant Nabarralde Saria 2009
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jean-Louis Davant literaturaren zubitegian