Jean Marais

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Marais
Jean Marais
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Alfred Villain-Marais
Jaio 1913ko abenduaren 11a
Cherbourg, Manche (FrantziaFrantzia)
Hil 1998ko azaroaren 8a (84 urte)
Cannes, Itsas Alpeak (FrantziaFrantzia)
Lan nabarmenenak Arnaud et Artémideu
Le testament d'Orphée
IMDB IMDBko fitxa

Jean Marais, izen osoz Jean Alfred Villain-Marais, (Cherbourg, 1913ko abenduaren 11a - Cannes, 1998ko azaroaren 8a) aktore frantsesa izan zen. Zinema eta antzerki zuzendari ere jardun zuen; horretaz aparte idaztea eta pintatzea gustuko izan zuen. Frantziako eta Europako zinema zuzendari onenekin egin zuen lan: Guitry, Cocteau, Renoir, Demy, Lelouch, Bertolucci, Delannoy, Clément, Pabst, Lacombe, Visconti, Gance...

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkirako ikasketak egin eta lanean hasia bazen ere, ez zuen arrakastarik lortu harik eta 1937an Jean Cocteau ezagutu zuen arte. Beronek abiaraziko du ganoraz Maraisen ibilbidea zinema eta antzerkiaren munduan, aurretik figurazio lan bakanak eginak bazituen ere. Euren artean berehala sortu zen maitasun harremana, Cocteau hil bitartean iraun zuena (1963). Zuzendariak eskaini zion lehen lanean ez zuen tutik ere esaten, hain zen eskasa Maraisen ahotsa. Hori zuzendu asmoz erretzeari ekingo dio eta itxura batean ahotsa aldatu zitzaion.

1944an Arnaud et Artémideu antzezlana prestatzen eta eskaintzen saiatu zen. Frantzia okupatu hartan, kolaborazionistek boikota egin omen zioten, eta bertan behera utzi behar izan zuen ikuskizuna. Marais, dena den, nazien kontrako erresistentziarako ikur bilakatu zen.

La Belle et la Bête (1946), Les Parents terribles (1948) eta Orphée (1949) filmak dira Marais eta Cocteauren arteko lanean mugarri. Bai kritikak, bai ikusleek oso ondo hartu zituzten aipatu filmak eta aktorearen lana. 1950etik aurrera beste zuzendari batzuen eskutik egin zuen lan: Luchino Visconti, Jean Renoir, edo Sacha Guitry, besteak beste. 1959an berriro egingo du lan Cocteaurekin Le testament d'Orphée filmean. Tartean antzerkiari eskainiko dizkio bere eginahal gehienak.

1960tik aurrera ostera ere arituko da zineman eta munta apaleko abenturazko filmetan ikusiko dugu, ezpatariarena egiten behin baino gehiagotan. Sasoi honetan ere aipatzekoa da Fantomas pertsonaiari eskainitako trilogia (1964-1966).

Hortik aurrera antzerkia izango du lanerako esparru eta gutxi dira zinemara egindako itzulerak; ez, haatik, nolanahikoak. Hortxe dira Jacques Demy, Claude Lelouch edo Bernardo Bertolucci zuzendari ospetsuekin eginiko lanak.

Jean Mareis 1998ko azaroaren 8an hil egin zen Cannesen, bihotzekoak jota.

Filmografia osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Marais Aldatu lotura Wikidatan