Jean Paul

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johann Paul Friedrich Richter Jean Paul.

Johann Paul Friedrich Richter, ezagunagoa Jean Paul ezizenez (Wunsiedel, Bavaria, Alemania, 1763 - Bayreuth, Bavaria, Alemania, 1825), alemaniar eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Jacques Rousseau idazleari zion begiramenez erabili zuen Jean Paul izengoitia. Ospe handia izan zuten haren obrek, XIX. mendearen hasieran. Ministro protestante baten semea zen, eta Leipzigen egin zituen teologiako ikasketak.

1787tik aurrera argitaratu zituen lehen kontakizun ospetsuak: Auswahl aus des Teufels Papieren nebst einem nöthigen Aviso vom Juden Mendel (1789, Deabruaren paperen artean aukeraturiko pasarteak eta Mendel juduari buruzko informazio-txostena), Maria Wuz (1790) eta Die unsichtbare Loge (1793, Logia ikustezina). Hesperus (1795) eleberriaz ospe handia jaso zuen; lan garrantzitsuak etorri ziren ondoren: Blumen-, Frucht-, und Dornenstücke (1796, Lore-, fruitu- eta arantza-puskak, Siebenkas heroiaren izenaz ere ezaguna), Quintus Fixlein (1796) eta Titan eleberri didaktikoa (1800-1803), bere maisulana.

1804an Bayreuth hirian hartu zuen bizilekua, eta garai bateko ideia neoklasikoetatik eta geroko erromantikoetatik urrundu zen, haien aldeko ilusioa galdurik, nahiz ez zuen umorea galdu: Dr. Katzenbergers Badereise (1809, Katzenberg doktorea bainutegirako bidaia) eta Des Feldpredigers Schmelzle Reise Nach Flätz mit forgehenden Noten (1809, Gudarosteko kapilau Schmelzleren bidaia).

Jarraitzaile asko izan zituen Europan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Paul Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]