Jean Paulhan
Jean Paulhan (Nîmes, Frantzia, 1884 - Boissise-la-Bertrand, Seine-et-Marne, Frantzia, 1968) frantsesezko idazlea izan zen. Saiakerak eta ipuinak idatzi zituen.
Biografia [aldatu]
1925-1940 urte-bitartean, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta 1953an zuzendaria izan zen berriro, M. Arlandekin. Les Lettres françaises (1941), Cahiers de la Pléiade, eta Editions de Minuit sortu zituen.
Hizkuntzaren ñabardura psikologikoak eta subkontzientearen alderdiak azpimarratzen zituzten ipuin batzuk idatzi ondoren, kontaketak utzi eta alderdi kritiko eta teorikotik heldu zion gaiari. Saiakera ezagunena Les Fleurs de Tarbes (1931, Tarbesko loreak) da, eta ondoren beste liburu eta idatzi batzuk argitaratu zituen, aipagarrienak: Clef de la poésie (1944, Pesiaren giltza); F.F. ou le critique (1945, F.F. edo kritikoa); Braque le patron (1946, Braque nagusia); Le marquis de Sade eta son complice (1951, Sadeko markesa eta bere konplizea); eta L´art informel (1962, Arte informala).
1963an, Frantses Akademiako kide izendatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.