Jean Rotrou
Wikipedia(e)tik
Jean Rotrou frantses poeta dramatikoa izan zen (Dreux, 1609 - Dreux, 1650). Richelieu kardinalak babestu zuen, eta komediak, tragediak eta tragikomediak idatzi zituen. Obra nagusiak: L´Hypocondriaque (1629, Hipokondriakoa), Le Véritable Saint-Genest (1647, Benetako San Genest), Venceslas (1648) eta Cosroès (1649). Frantses dramagile neoklasikorik handienetako bat izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.