Jean Saint-Pierre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Saint-Pierre
apezpiku tituludun

1930eko maiatzaren 28a -
Elizbarrutia: évêché titulaire de Gordus (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1930eko maiatzaren 28a - 1937ko abuztua
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Tunis (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMilafranga1884ko martxoaren 29a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaMilafranga1951ko abenduaren 18a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaTolosako Institutu Katolikoa
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa
Izengoitia(k)Anxuberro
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 429

Jean Saint-Pierre, Anxuberro (Milafranga, 1884ko urtarrilaren 18a - 1951ko abenduaren 18a) lapurtar apezpikua eta euskal idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larresoroko eta Baionako apaizgaitegietan apaiz-ikasketak egin ondoren, teologiakoak egin zituen Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Bi urtez Hazparneko parroko izan ondoren, 1914an Baionako apaizgaitegiko erretore izendatu zuten. Lehen Mundu Gerran alemaniarrek atxilotu zuten. Apaizgaitegira itzuli zen gerra amaitutakoan eta Baionako seminarioan moral irakasle izendatu zuten. 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste lagun batzuekin batera. Baionako apezpikuaren idazkari izendatu zuten 1922. urtean, eta urte horretan bertan jaso zuen Kirikiño literatura saria. Gure Herria aldizkariko zuzendari, Eskualduna astekariko erredaktore nagusi eta Baionako katedraleko kalonje izan zen hiru urte geroago. Gorduseko apezpiku eta Kartagoko (Afrikan) artzapezpikuaren laguntzaile izendatu zuten 1930. urtean. 1937. urtean, Euskal Herrira itzuli eta erretiratu egin zen. 1937tik hil arteinoko hamalau urteak iragan zituen erretiraturik, oinaze ixilean, Milafrangako Argizabal bere etxean.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint-Pierrek ehunka artikulu plazaratu zituen eta haiek bilduta bi liburu argitaratu ziren, idazlea hil eta gero:

  • Les meilleures pages de Mgr Saint Pierre, Piarres Xarritonen edizioa. Baiona: Imprimerie Le Courrier, 1952, 330 or.[2]
  • 14eko Gerla Handia, Piarres Xarritonen edizioa, Ibaizabal, 1998, 268 or. ISBN: 84-835-213-9.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]