Jean de Meung
Wikipedia(e)tik
Jean de Meung —jaiotza-izena: Jean Clopinel edo Chopinel— (Meung-sur-Loire, Frantzia, 1240 inguruan - 1305) Erdi Aroko frantsesezko olerkaria izan zen. 10.000 bertso erantsi eta amaiera eman zion Guillaume de Lorrisek hasitako Roman de la rose alegoria-poemari. Erromatar Eliza Katolikoaren eta jauntxoen, emakumeen, ezkontzaren eta bizioen aurkako satira bertsoak dira Meungek egindakoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.