Jeannie Longo
Wikipedia(e)tik
Jeannie Longo frantses txirrindularia (Annecy, Frantzia, 1958). Pistako eta errepideko txirrindularitza-lasterketetan aditua da. Nazioarteko hamabi txapelketa irabazi ditu. Frantziako Itzulia hirutan irabazi du eta Munduko Txapelketetan hamar urrezko domina lortu ditu. Munduko hamaika marka ditu, hala nola 1996an Mexikon lortu zuen altuerako orduko marka (48,159 km) eta urrezko domina bat Atlantako Olinpiar Jokoetan (1996).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.