Jeff Hardy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jeff Hardy

Jeffrey (Jeff) Nero Hardy (Cameron, Ipar Karolina, AEB, 1977ko abuztuaren 31 - ), World Wrestling Entertainmenteko (WWE) RAWen aritzen den borrokalari profesionala da.

Txikitatik islatu zuen, Matt Hardy bere anaiarekin batera, borroka askeari buruzko interesa eta fanatismoa. Jeff Hardy Nazioarteko txapelduna da, Samoako Umaga garaitu baitzuen 2007ko irailaren 2an RAW-eko edizio batean. Garaipen horrekin, Nazioarteko txapelketaren gerrikoa laugarren aldiz eskuratu zuen. Gainera, Umaga garaitu duen laugarren pertsona izan da. Armageddonen Triple H garaitzeagatik, WWE txapelketako gerrikoa eskuratzeko aukera izango du Randy Ortonen aurka 2008ko Royal Rumblen. Borroka horretatik WWE-ko garaile berria aterako da.

Jeff eta bere anaia Matt Hardy, Hardy Boyz taldea osatzen dute eta normalean elkarrekin aritzen dira bikote txapelketa irabazteko. Hardy Boyz talde Kaentai taldea menderatu zuten Sunday Night Heaten eta bertan hasi zen talde honen gorakada.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeff Hardy Aldatu lotura Wikidatan