Jefferson Davis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jefferson Davis 1861ean

Jefferson Davis (Todd County, Kentucky, 1808-Biloxi, Mississippi, 1889) politiko eta soldadu estatu batuarra izan zen. Ezaguna da Amerikako Estatu Konfederatuen presidentea izateagatik Estatu Batuetako gerra zibilean. Ikasketa militarrak West Point akademia militar ospetsuan burutu zituen eta Mexikoren aurka zuten gerran parte hartu zuen. Mississippiko senadorez (1835-1845) gain Estatu Batuetako kongresista izan zen (1845-1846 eta 1847-1861).

1861eko otsailaren 9an, sortu berria zen Amerikako Estatu Konfederatuen presidente aukeratu zuten, hiriburua Richmond-en jarri zuelarik urte horretako maiatzean. Armada Konfederatua antolatu zuen eta hasiera batean irabazten hasi baziren ere (Bull Run-eko bataila 1861eko uztaila eta 1862ko abuztua) Gettysburg-eko batailaren ostean porrotera eraman zuten atzera pausua hasi zen.

Gerra galdu ostean 1865eko maiatzaren 10an atxilotu egin zuten. 1867ko maiatzaren 13an askatu ondoren Kanadan erbesteratu zen.

Azkenik, Estatu Batuetara itzulita zela negozio pribatuetan aritu zen bere heriotzerarte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jefferson Davis Aldatu lotura Wikidatan