Jeju
Jeju edo Jeju-do (koreeraz Jeju probintzia) edo Jeju probintzia autonomo berezia (hangulez 제주특별자치도, hanjaz 濟州特別自治道, erromanizazioa Jeju teukbyeoljachido, McCune-Reischauer Cheju T'ŭkpyŏlchach'ido) Hego Koreako uhartedia eta probintzia da, Ekialdeko Txinako itsasoan kokatutakoa. Hiriburua, Txeju, uhartearen iparraldeko kostaldean dago (232.687 biztanle).
[aldatu] Geografia
Sumendi-jatorriko uharte menditsua da (1.950 m. Halla mendian). 26 uharte txikik osatzen dute; 1.825 km2-ko azalera hartzen du guztira (Hego Koreako probintziarik txikiena da), eta 514.000 biztanle ditu
[aldatu] Ekonomia
Arrantza eta nekazaritza (arroza, kotoia, soia) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago (janari-industria, ehungintza, industria kimikoa), eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.