Jennifer Lawrence

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jennifer Lawrence
Jennifer Lawrence
Datu pertsonalak
Izen osoa Jennifer Lawrence Shrader
Jaio 1990eko abuztuaren 15a (24 urte)
Louisville, Kentucky (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Hunger Games
The Silver Linings Playbook
Sariak 2013ko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
Webgunea jenniferslawrence.com
IMDB IMDBko fitxa

Jennifer Lawrence Shrader (Louisville, 1990eko abuztuaren 15a) Telebista eta zinemako aktore estatubatuarra da, The Bill Engval Show (2007) bezalako telesailak eta The Burning Plain (2008) edo Winter's Bone (2010) bezalako pelikuletan parte hartzeagatik ezaguna. Bigarren honengatik Oscar, Urrezko Globoak eta SAG sarietarako proposatua izan zen.

20 urterekin, akademiako aktore onenari sarirako proposatutako bigarren aktorerik gazteena izan zen. 2011 urtean X-Men: First Class filmean Mystiquen papera egin zuen.

2012an, Lawrencek mundu mailako esker ona lortu zuen The Hunger Games (Gose Jokoak), Suzanne Collins idazlearen izen bereko literatura-trilogian oinarrituriko filmari esker, Katniss Everdeen izeneko heroiaren papera eginez hain zuzen ere. Pelikulak arrakasta komertziala eta kritikaren partetik goraipamena ekarri zizkion. Rolling Stone aldizkariak Estatu Batuetako aktore gazterik talentudunena bezala definitu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ko Abuztuaren 15ean jaio zen Louisvillen, Kentucky (Estatu Batuak). Jennifer, hiru anai-arrebetatik gazteena da. Kirola eta antzeztea txiki-txikitatik izugarri gustuko izateagatik bereizten zen.

14 urterekin, New Yorkera egindako bidaiak bizitza eraldatu zion. Agente batzuk txundituta geratu ziren haien arabera inoiz ikusi zuten hotz-hotzean egindako irakurketarik hoberena begietsi ondoren, eta interpretazio udako-kurtso bat egin zezala gomendatu zieten gurasoei. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi urte lehenago amaitu zituen antzezten hasi ahal izateko.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran eta Hollywoodeko izar gehienen antzera , paper txikiak egiten hasi zen Monk, Kasu Irekia edo eta Medium bezalako telesailetan. Baina askoz garrantzitsuagoa izan zen The Bill Engval Show telesailan antzeztu zuen paper finkoa, Engval familiako alaba zoroarena. Telesailean bi urte eman zituen, Troni Mcburger ekoizleak bere interesak Into the welch-fields estreinatzeke zegoen telesailerantz bideratu zituenera arte.

Jennifer 2008an sartu zen zinemaren munduan, The Poker House (2008) bezalako film independenteetan paper garrantzitsuak eskuratuz. Hala ere, zalantzarik gabe, bere famarako bidai-txartela The burning plain (2008) pelikula izan zen, non Mariana nerabearen papera egiten zuen.

2010an, John Hawkes eta Garret Dillahuntekin batera protagonista izan zen Debra Granik zuzendariaren Winter´s Bone filma txalotuan. Lawrence, bere familia txiroa bere kontu duen 17 urteko neskatxa baten papera egiten du, Ree izenekoa. Neskatxa honen aitak (metanfetaminak fabrikatzen dituena) euren etxearen jabetasun titulua behin-behineko askatasuna lortzeko erabili egin zuela eta epaiketan ez aurkeztekotan galdu egingo dutela jakitean, Ree Dolly neskato gazteak, krimen sare lokal baten zehar aita bilatzera behartu egiten du bere burua. Kritikak txalotutako lan honek nazioarteko festibal ospetsu askotako sariak ekarri zizkion, besteak beste, Detroit Film Critics Society Award eta Stockholm International Film Festival. Honetaz gain, Oscar Sarietarako proposatu zuten 'aktore nagusirik onena' kategorian, baita SAG eta Urrezko Globoetarako ere. Bere pertsonaia prestatu orduko, aurretik egurra egiten bazekien ere, Jenniferrek tirokatzen eta urtxintxak ehiza egiten ikasi behar izan zuen.

2011rako oso lan interesgarriak zituen agendan. Jodie Fosterren aginduetara The Beaver komedian egin zuen lan, baita Drake Doremus zuzendariaren Like Crazy izeneko filmean, honetaz aparte, X-Men: First Class pelikulan Mystiquen papera lortu zuen. 2011n ondorengo pelikuletan agertu zen ere bai: House at the End of the Street, Truckstop, eta The Silver Linings Playbook.

2012an The Hunger Games (Gose Jokoak) trilogiaren lehenengo pelikulan protagonista nagusiaren papera egin zuen, Katniss Everdeen 16 urteko neskarena, alegia.

2013an The Silver Linings Playbooken egindako paperagatik emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 Company Town Caitlin Telefilma
2007 Not Another High School Show Frantic Girl Telefilma
2008 Garden Party Tiff
2008 The Poker House Agnes
2008 The Burning Plain Mariana Veneziako Mostra – Marcello Mastroianni Saria
2010 Winter's Bone Ree Dolly
2011 Like Crazy Sam
2011 The Beaver Norah
2011 X-Men: First Class Raven Darkholme/Mystique
2012 The Hunger Games Katniss Everdeen
2012 Devil You Know Young Zoe
2012 House at the End of the Street Elissa
2012 The Silver Linings Playbook Tiffany
2013 The Falling Serena Pemberton
2013 The Hunger Games: Catching Fire Katniss Everdeen Post-Produkzioan
2014 X-Men: Days of Future Past Raven Darkholme/Mystique Aurre-produkzioan
2014 The Hunger Games: Mokingjay Part 1 Katniss Everdeen
2015 The Hunger Games: Mokingjay Part 2 Katniss Everdeen
Telebista
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2006 Monk Mascot "Mr. Monk and the Big Game" atala
2007–2008 Medium Claire Chase
Young Allison
"Mother's Little Helper" eta "But for the Grace of God" atalak
2007 Cold Case Abby Bradford "A Dollar, a Dream" atala
2007–2009 The Bill Engvall Show Lauren Pearson 30 atal
2013 Saturday Night Live Aurkezlea Atala: "Jennifer Lawrence/The Lumineers"

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jennifer Lawrence Aldatu lotura Wikidatan