Jeremiah Johnson
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Izenburua euskaraz | Jeremiah Johnson | |
| Urtea | 1972 | |
| Estreinaldia | 1972ko irailaren 10a (Estatu Batuak) |
|
| Generoa | Western Drama |
|
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 108 minutu (bertsio luzean 116 min.) |
|
| Banatzailea | Warner Bros. | |
| Zuzendaria | ||
| Sydney Pollack | ||
| Ekoizleak | ||
| Joe Wizan | ||
| Aktoreak | ||
| Robert Redford Will Geer |
||
| Musikagileak | ||
| Tim McIntire John Rubinstein |
||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingelera | ||
| Webgunea | ||
| Jeremiah Jonhson filmaren fitxa IMDb webgunean | ||
Jeremiah Johnson (Hego Euskal Herrian filmaren izenburuko gaztelaniazko itzulpena Jeremiah Johsonen abenturak izan zen) Sydney Pollackek zuzendu, Robert Redfordek antzeztu eta 1972an estreinatutako filma da.
Eduki-taula |
Argudioa [aldatu]
Filmaren gaia XIX. mendearen erdialdera Jeremiah Johnson (Redford) gudari-ohia jendeaz eta gizarteaz asperturik Mendi Harritsuetan hartzen duen erretiroari buruzkoa da. Ingurugiro basatian bakarrik biziraun izateko asmoz, Johnsonek hasieran estualdi eta larrialdi ugari pairatuko ditu, baina handik gutxira ehiztari eta tranpa-jartzaile zahar batek lagunduko du. Ondoren emakume indiar bat eta semetzat hartzen duen mutiko umezurtz batekin bizileki bat eraikiko du. Crow tribuko indiarrek bere sendia erahil ostean, Jeremiah bere mendekuaren bila irtengo da.
Kritika [aldatu]
Allmovie aldizkari eta webgunearen arabera: «1970eko hamarkadako estatubatuar kulturaren testuinguruan, Henry David Thoreauren idazlanean oinarritutako ingurugiroaren aldeko filma antisistema honek ikuslegoa bereganatu zuen»[1]. Varietyk dioenez: «Filmak berezko indar eta edertasuna du, eragozpen bakarra bere antzezpenean datza, ez baita oso argia, bertako pertsonaia gehienak espiritu humanista eta askatasunaren alde borrokatzen baitira»[2]. Eta New York Times egunkariaren arabera: «Sydney Pollack zuzendariaren Jeremiah Johnson filma kondaiaren dohaiaz bustia dago, honetan Robert Redford izarra da, bere izateko era eta sentipenengatik berarentzako paper oso erreala izango zelarik. Oso paper erakargarria da eta Redfordek zuhurtasun eta garbiki antzezten du, gizona nahiz antzezpena beratik irtena dela diruelarik».[3].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Jeremiah Johnson review. Allmovie.
- ↑ Jeremiah Johnson. Variety.
- ↑ Jeremiah Johnson (1972). New York Times.