Jeremiah Johnson

Wikipedia, Entziklopedia askea


Jeremiah Johnson (Hego Euskal Herrian filmaren izenburuko gaztelaniazko itzulpena Jeremiah Johsonen abenturak izan zen) Sydney Pollackek zuzendu, Robert Redfordek antzeztu eta 1972an estreinatutako filma da.

Argumentua

Filmaren gaia XIX. mendearen erdialdera Jeremiah Johnson (Robert Redford) gudari-ohia jendeaz eta gizarteaz asperturik Mendi Harritsuetan hartzen duen erretiroari buruzkoa da. Ingurugiro basatian bakarrik biziraun izateko asmoz, Johnsonek hasieran estualdi eta larrialdi ugari pairatuko ditu, baina handik gutxira ehiztari eta tranpa-jartzaile zahar batek lagunduko du. Ondoren emakume indiar bat eta semetzat hartzen duen mutiko umezurtz batekin bizileku bat eraikiko du. Crow tribuko indiarrek bere sendia erail ostean, Jeremiah bere mendekuaren bila irtengo da.

Aktoreak

Kritika

Allmovie aldizkari eta webgunearen arabera: «1970eko hamarkadako estatubatuar kulturaren testuinguruan, Henry David Thoreauren idazlanean oinarritutako ingurugiroaren aldeko filma antisistema honek ikuslegoa bereganatu zuen»[1]. Variety aldizkariak zioenez: «Filmak berezko indar eta edertasuna du, eragozpen bakarra bere antzezpenean datza, ez baita oso argia, bertako pertsonaia gehienak espiritu humanista eta askatasunaren alde borrokatzen baitira»[2]. Eta New York Times egunkariaren arabera: «Sydney Pollack zuzendariaren Jeremiah Johnson filma kondaiaren dohaiaz bustia dago, honetan Robert Redford izarra da, bere izateko era eta sentipenengatik berarentzako paper oso erreala izango zelarik. Oso paper erakargarria da eta Redfordek zuhurtasun eta garbiki antzezten du, gizona nahiz antzezpena beratik irtena dela diruelarik».[3].

Erreferentziak

Kanpo loturak