Jeremias Benjamin Richter
Wikipedia(e)tik
Jeremias Benjamin Richter alemaniar kimikaria izan zen (Hirschberg, Silesia, 1762 - Berlin, 1807). Gatz neutroak eratzen dituzten osagaien artean pisu-erlazio mugatuak badirela frogatu zuen. Horretaz gainera, zenbait azido eta baseen pisu baliokideak neurtu zituen. Behaketa horien ondorio da elkarrekiko proportzioen legea, Richterren lege deritzona. Reichekin batera lan eginez, indio gai bakuna ere aurkitu zuen, espektroen analisia erabiliz.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.