Jerez de la Fronterako Alkazarra

Koordenatuak: 36°40′50″N 6°08′24″W / 36.6806°N 6.14°W / 36.6806; -6.14
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerez de la Fronterako Alkazarra
Alcázar
Kultura ondasuna
Sitio Arqueológico de Jerez de la Frontera
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaJerez de la Frontera
Koordenatuak36°40′50″N 6°08′24″W / 36.6806°N 6.14°W / 36.6806; -6.14
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0000494 eta RI-51-0007589

Jerez de la Fronterako Alkazarra, (Andaluzia, Espainia) almohade motako gotortutako eraikin multzo bat da; ziurrenik XII. mendekoa, Iberiar Penintsulako almohade eraikuntza zaharrena izaki. Geroago barroko jauregiak gaineratu zitzaizkion eta egun Jerez de la Frontera hiriko eraikin garrantzitsuenetakoa da.

Bere garaian, Alkazarra hiria zuzentzen zuen boterearen gotorleku-jauregia izan zen. Gaur egun, bisita turistikoak eta ekitaldi bereziak ospatzeko erabiltzen da.[1]

Iberiar Penintsulan dagoen Almohade arkitekturako adibide bakanetakoa da.

Historia

Alkazarra hirigune historikoaren muinoan kokatzen da. Gune honetan gutxienez Kobre Arotik biztanleria izan da, hots, K.a.-ko hiru mila urte aurretik. Oraintsu, 2009ko indusketa lan batzuek, kalkolito garaiko, hots, duela 5.000 urteko, biltegi eta etxola batzuen aztarnak aurkitu zituzten. Alabaina ondorengo tartesiar, feniziar eta erromatar kulturek ez zuten erregistro arkitektonikorik utzi, alkazarrari dagokionez behintzat.

Jatorrizko islamiar alkazarrari dagokionez, honako atal hauek mantendu dira: ateak, meskita, bainu arabiarrak, dorre oktogonala eta Doña Blanca de Borbonen pabiloiko patioa.

Ondorengo aldiei dagokionez, aipagarriak dira Omenaldiaren Dorrea (XV mendea), Villavicencio jauregi barrokoa, eta Olio Errota (XVIII mendekoa).

Alkazarra gaur egunera arte heldu bada, Diez familiari esker izan da. Familia honek Alkazarra eskuratu eta eraikinaren hondamena saihestu egin zuen[2]. D. Salvador Díez Perez de Muñoz (1858-1939) izan zen hain zuzen ere 1926an Alkazarra erosi zuena , jereztar upeltegi-jabe ospetsua bera. Izan ere, udaletxeko arduradunek eraisketa asmoen berri izan zuenean - eraikinaren egoeraren aitzakia hartuta eraikina bota eta bertan parke publiko bat erakitzeko asmoa- Alkazarra erosi eta eraberritzeari ekin zion.[3]

Iruditegia

Bibliografia

  • Monumentos de la Provincia de Cádiz, Pueblo a Pueblo. Editado por Diario de Cádiz, Diario de Jerez y Europa Sur. Año 1.997.
  • Guías El Viajero. Andalucía III. Editado por El País, año 2.005

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerez de la Fronterako Alkazarra
  1. Vinoble reúne a ocho Masters of Wine por primera vez en El Alcázar
  2. 'Díez-Mérito' camina a los dos siglos
  3. Homenaje al salvador del Alcázar. La Voz Digital. 2011ko otsailaren 18a.