Jerome K. Jerome
Wikipedia(e)tik
Jerome Klapka Jerome (Walsall, Staffordshire, Ingalaterra, 1859 - Northampton, Ingalaterra, 1927) britainiar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Lanbide askotan aritu ondoren, kazetari gisa lan egin zuen Home Chimes egunkarian. The Idler hilabetekaria eman zuen argitara 1892-1897 urteetan, eta To-day astekariaren zuzendari izan zen urte bertsuetan (1893-1897).
Umorezko idazle britainiar nagusietako bat izan zen, Idle Thoughts of an Idle Fellow (1886, Nagi baten pentsamendu nagiak) eta Three men in a Boat (1889, Hiru gizon ontzian) lanei esker. Autobiografia-eleberri bat ( Paul Kelver, 1902) eta oroitza-liburu bat (My Life and Times; 1926, Nire bizitza eta nire garaia) idatzi zituen halaber.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
