Jerome Karle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jerome Karle Estatu Batuetako kimikaria (New York, 1918ko ekainaren 18a-Annandale, 2013ko ekainaren 6a). Itsas Ikerketen Laborategian lan egin zuen. Kristalen egiturari buruzko lanak egin zituen batez ere. Hauptmanekin batera, X izpien difrakzioz sortutako gai kimikoen molekulen egitura zein den jakiteko metodo matematikoa asmatu zuen. Bere lan nagusiak Hauptmanekin batera egin zituen. 1985ean, Kimikako Nobel saria eman zieten Karleri eta Hauptmani.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome Karle Aldatu lotura Wikidatan