Jeronimo Sarasola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeronimo Sarasola
Bizitza
JaiotzaTolosa1896ko irailaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1987 (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Jeronimo Sarasola Treku, izengoitiz Tolosar Pedro Bautista (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko irailaren 29a - 1987) gipuzkoar idazlea eta Kaputxinoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako "Muniti-bekoa" baserrian jaioa,[1] umetan Altsasuko kaputxinoetara joan zen eta 1914an Zangotzan abitua jantzi zuen. Hortik aurrera, Teologia ikasketekin jarraitu eta 1922an apaiztu ondoren, 1931 arte Filosofia irakatsi zuen Hondarribian.

1931an Txinako Pingliangeko elizbarrutira joan zen misiolari. Han hogeita bi urte eman ondoren, 1953an, Txinako Iraultza garaitu ostean, bertako agintariek misiolari guztiak egotzi zitzuten eta Inazio Larrañaga gotzainarekin itzuli zen Euskal Herrira. Txinatik, sarri bidali ohi zituen artikuluak Zeruko Argia aldizkarian argitaratzeko.

Sarasolarenak dira: Eliz-abestiak (1926), Irugarren Ordenakoen Induljentziak (1926), Jaun-artzeko otoitz laburrak (1925).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santi Onaindia: Euskal literatura V