Jerusalem urrezkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jerusalem urrezkoa (Hebreeraz ירושלים של זהב - Yerushalayim shel zahav) 1967an Naomi Shemer musikari eta abeslariak idatzi eta abesturiko israeldar abesti herrikoia da. 1967an Israelgo «urteko abesti»tzat hautatu zuten. Israelgo bigarren ereserkia ez ofizialtzat ere jo ohi da.

Schindler's List filmaren amaiera hunkigarrian Yerushalaim shel zahav abestia agertu izanari esker nazioartean nolabaiteko ospea bereganatu zuen.

[aldatu] Euskal jatorria

Urte luzez Naomi Shemer abeslariari bere abesti honek eta Peio Joxepe euskal abesti herrikoiaren arteko doinuen antzekotasunari buruz galdekatu zitzaion, Shemerren erantzuna beti ezezkoa borobila izan zen. 2005eko maiatzean, jada abeslaria hila zegoela, bere lagun min batek Naomi Shemer berak hil aurretik laga zion gutun bat argitara eman zuen. Bertan bere musikalan ospetsuaren doinua nolabait Paco Ibañez abeslariak euskaraz abesten entzun zuenean (Peio Joxepe) bururatu zitzaiola aipatzen da. Azken abeslari honek 1960eko hamarkadaren amaieraldera Israel bisitatua zuen. Shemerrek gutunean azaltzen duenez, modu inkontzienteki egin zuen eta honetaz ohartzean gaizki sentitu omen zen.[1]

Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hatu behar.[2]

[aldatu] Erreferentziak

  1. Nomi Shemerrek gutun batean bere 'Jerusalem urrezkoa' euskal sehaska kanta batetik plagiatu zuela onartzen du. El Mundo espainiar egunkaria, 2005ko maiatzaren 5a. jatorrizko iturria (Ingelesez) Haaretz israeldar egunkarian izan zen.
  2. Naomi Shemerrek ez du gaizki sentitu behar, dio euskal abeslariak, (Ingelesez), Haaretz, 06/05/2005.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak