Jerzy Grotowski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerzy Grotowski

Bizitza
JaiotzaRzeszów1933ko abuztuaren 11
Herrialdea Polonia
 Frantzia
BizilekuaPontedera
HeriotzaPontedera1999ko urtarrilaren 14a (65 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRussian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli
Stanisław Wyspiański Academy for the Dramatic Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
italiera
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, katedraduna, film-zuzendaria eta interpretazio irakaslea
Lantokia(k)Wrocław
Paris eta Pontedera
Enplegatzailea(k)Collège de France  (1997 -  1999)
Jasotako sariak
InfluentziakWincenty Lutosławski (en) Itzuli, Carl Gustav Jung eta Konstantin Stanislavski
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua

IMDB: nm4056486 IBDB: 71214
Find a Grave: 10944151 Edit the value on Wikidata

Jerzy Marian Grotowski (Rzeszów, 1933ko abuztuaren 11Pontedera, Italia, 1999ko urtarrilaren 14a) poloniar antzerki-zuzendaria izan zen. Antzerki pobrea defendatu zuen, ikuslearen arreta desbidera dezakeen antzezpen edo muntaketarik gabea.

Krakovian eta Moskun ikasketak egin ondoren, antzerki-konpainia bat sortu zuen: 13 Ilarako Antzerkia. 1959-1964 bitartean, konpainiako zuzendari izan zen. 1965ean Wroclawra joan zen eta izena aldatu zion konpainiari: Antzerki Laborategia. Arrakasta handia lortu zuen klasikoen egokitzapenak eginez: jatorrizko testutik abiatuta, antzezlearen eta antzezle-ikusle arteko harremana aztertzen zuen. Berak prestatutako muntaketen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Byronen Kain (1960); Marloweren Fausto Doktorea (1962); Calderónen Printze konstantea (1965); Wyspianskiren Akropolis (1968); eta bere Apocalypsis cum figuris (1972). Taldea 1976an desegin zen, eta harrezkero irakaskuntzan eta lan esperimentaletan aritu zen Grotowski. Haren lanak eragin handia izan du egungo zuzendari eta antzezle askorengan, Peter Brook zuzendariarengan adibidez. Haren idazki teorikoen bilduma, Antzerki pobre baten alde, 1968an argitaratu zen, Brooken beraren sarrera batekin, eta antzerki ikasle eta antzezleen oinarrizko testua da egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerzy Grotowski Aldatu lotura Wikidatan