Jesús Ángel García Bragado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jesús Ángel García Bragado (Madril, Espainia, 1969) martxako lasterkaria da, 50 km martxako lasterketan espezialista. Martxako espainiar atleten belaunaldi handi baten aitzindaria da, Valentín Massana eta Daniel Plazarekin batera.

Emaitzarik onenak Aire Libreko Munduko Atletismo Txapelketan lortu ditu; munduko txapelketa irabazi zuen, hain zuzen ere, 1993an, Stuttgarten (Alemania). Handik bi urtera, 1995ean, Göteborgen (Suedia), bosgarren gelditu zen, eta hurrengo txapelketan, 1997an, Atenasen (Grecia), zilarrezko domina eskuratu zuen. Garrantzi handiko garaipenak lortu zituen, orobat, Munduko Kopan: bi aldiz gelditu zen txapeldunorde (1993an, Monterreyn, eta handik bi urtera, Pekinen), eta garaile izan zen 1997an, Podèbradyn (Txekiar Errepublika). Europako Kopa ere irabazi zuen 1991n, eta 1997an Espainiako txapelduna izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]