Jesús Pardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesús Pardo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús Pardo de Santayana Díez
JaiotzaTorrelavega1927ko maiatzaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2020ko maiatzaren 22a (93 urte)
Heriotza moduaezezaguna
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala 1952) : kazetaritza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Pueblo
EFE agentzia
Cambio 16 (en) Itzuli
Madrid (en) Itzuli
Historia 16
Genero artistikoaeleberria
saiakera
olerkigintza
kontakizun laburra
Bidaldi liburua
memoriak

Jesús Pardo de Santayana Díez (Santander, Espainia, 1927ko maiatzaren 5a - Madril, Espainia, 2020ko maiatzaren 22a) espainiar idazle eta kazetaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari gisa, atzerriko berriemaile moduan lan egin du, Londresen lehenbizi, hogei urtez, eta Genevan eta Kopenhagen, gero.

Idazle gisa, zenbait eleberri idatzi zituen, autobiografia kutsu nabarmenekoak: Ahora es preciso morir (1982, Orain ezinbestekoa da hiltzea); Ramas secas del pasado (1984, Antzinako adar lehorrak); Operación Barbarossa: historia ficción (1988, Barbarossa operazioa: historia fikzioa); Las últimas horas de Pincher Trumbo (1988, Pincher Trumboren azken orduak); Eclipses (1993, Eklipseak). 1996an Autorretrato sin retoques (Ukiturik gabeko autoerretratua) argitaratu zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar intelektualen deskribapen gupidagabea eta desmitifikatzailea.

Eleberriez gainera, era askotako liburuak idatzi zituen: poema-bildumak; gidak eta bidaia-liburuak Bukarest (1991), Conversaciones con Transilvania (1988, Elkarrizketak Transilvaniarekin); biografiak Dante (1984), Galileo (1984); eleberri gisako biografia-kontakizunak Yo, Marco Ulpio Trajano (1991). Itzultzaile gisa, Charles Dickens, Mark Twain, Isak Dinesen, Nadine Gordimer, Pier Paolo Pasolini, Noah Gordon eta herbehereetar eta eskandinaviar idazle askoren obrak itzuli zituen gaztelaniara. 1998an Zapatos para el pie izquierdo (Ezker oinerako zapatak) argitaratu zuen, historian zehar sortu izan diren asmakizun bitxiei buruzko liburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]