Jesús Puente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesús Puente

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesús Puente Alzaga
JaiotzaMadril1930eko abenduaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2000ko urriaren 26a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Licia Calderón (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea, telebista aurkezlea, telebista-aktorea eta telebista zuzendaria

IMDB: nm0699909 Allmovie: p210729
Find a Grave: 7033592 Edit the value on Wikidata

Jesús Puente Alzaga (Madril, 1930eko abenduaren 18a - ibidem, 2000ko urriaren 26a) espainiar antzerki eta zinema antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza-ikasketak utzita, antzerkigintzan hasi zen. Unibertsitateko antzerki-taldean espainiar klasikoen lanak antzezten hasi zen, Calderón de la Barca eta Lope de Vegarenak, besteak beste. Gero José Luis Alonsoren Ganbera Antzerkian hasi zen, eta María Jesús Valdésen konpainian, ondoren.

Profesional gisa, López Rubioren La otra calle obran egin zuen debuta, Conchita Montesekin. Espainian telebista sortu zenean, programa dramatiko askotan parte hartu zuen hedabide berrian, Mariona Rebull, El viudo Rius, eta Los cipreses creen en Dios sailetan, besteak beste. Zenbait urtez Juanjo Menéndezekin lan egin zuen, Santiago Moncadaren Violines y trompetas komedian. 1987an Eloy de la Iglesiaren La estanquera de Vallecas ("Vallecaseko dendaria") filman polizia komisarioaren papera antzeztu zuen.

Berak parte hartu duen antzerki-lanen artean aipagarriak dira, beste askoren artean, Los peces rojos, Un marido de ida y vuelta, Lázaro en el laberinto, El tragaluz, Juegos de sociedad, eta Bailar con la más fea. Zineman, berriz, José Luis Garciren Asignatura aprobada eta Sesión continua dira Puenteren lanik aipagarrienak. 1990ean erretiratu zen, berrogei urtez Santiago Moncadaren El hombre de Tajmahal antzeztu ondoren.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]