Jesus Aranbarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jesus Aranbarri Garate (Bilbo, Bizkaia, 1902ko apirilaren 13a - Madril, Espainia, 1960ko uztailaren 10a) musikagilea izan zen. Zazpi kaleetan jaioa, auzokidea zuen Miguel de Unamuno idazlearen laguna izan zen. Aita musikaria zen, eta bera ere musika arloan murgildu zen gaztetatik, Academia Vizcaína de Música delakoan ikasketak eginez eta geroago Jesus Guridiren beraren ikaslea izan zen, Parisera ikastera ere animatuko zuena.

Hamasei urterekin, pianoa jotzen ibili zen zinema mutuko filmak lagunduz. Geroago, Bilboko Udal Bandan ibili ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari bihurtu zen.

Gaur egun jaioterriko Solokoetxe auzoko kontserbatorioak bere izena darama. Halaber, 2003ko ekainean Euskalduna Jauregian "Sorgin-Morgin, Aker-Maker" izeneko dantza ikuskizuna aurkeztu zuten Aranbarriren omenez, laguna izandako Segundo Olaetaren izena daraman ballet konpainiak egindakoa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Cuatro Improptus"
  • "Canto Elegíaco" (1930)
  • "Cuarteto"
  • "Gabonzar Sorgiñak" (1930)
  • "Minueto y Rondo"
  • "Ocho Canciones Vascas" (1931)
  • "Aiko-Maiko" (balleta, 1932)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]