Jesus Galindez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jesus Galindez Suarez (Madril, 1915eko urriaren 12 - Santo Domingo?, 1956) zuzenbide-irakaslea, idazlea, EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzaren Delegatua Estatu Batuetan izan zen.

Jesus Galindez
Datu pertsonalak
Izen osoa Jesus Galindez
Jaio 1915ko urriaren 12a
Madril, Espainia (Espainia)
Hil 1956?
Desagertua (Santo Domingo?)

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama hiltzerakoan, Madrilera bizitzera joan zen Galindezen sendia. Bertan, josulagunetan ikasi ondoren, zuzenbide goi-ikasketak egin zituen, Universidad Central delakoan, gaurko Complutense Unibertsitatean. Euskal Herritik urrun izanagatik, sorterriarekiko zaletasuna garai hartan piztu zitzaion.

1932an EAJ alderdiko bazkide egin zen. Euzko Ikasle Batzan parte hartu zuen, orduan ere. 1936an zuzenbideko ikasketak bukatu zituen, euskal baserriari buruzko tesia garatu ondoren.

Espainiako Guda Zibilak eztanda egin zuenean Euskal Milizietan izena eman zuen. 1939an Bordelera aldegin behar izan zuen.

1940-1946 urte bitartean Dominikar Errepublikako Santo Domingon bizi izan zen, bertan Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta zuzenbideko irakaslea izan zelarik.

1946an New Yorkera bizitzera joan zen. Filosofia ikasketak egin zituen Columbiako Unibertsitatean. Bertako irakaslea izatera ailegatu zen. New Yorken zelarik, Dominikar Errepublikako erregimenaren aurkako kritika gogorrak idatzi zituen La era de Trujillo liburuan.[1]

1956ko martxoaren 12an New Yorkeko metroan desagertu zen, erabat argitu ez den moduan. Ustez, Santo Domingora hegazkinez eraman omen zuten, eta bertan torturatu ondoren erail, Rafael Trujillok aginduta.[2]

Columbiako Unibertsitateak filosofian honoris causa in absentia doktore izendatu zuen.[3]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Tierra de Ayala y su Fuero (1932)
  • La aportación vasca al derecho internacional (1942)
  • Euzkadi, el país de los vascos dinámicos
  • Iberoamérica, Su evolución política, socio-económica, cultural e internacional
  • Cinco leyendas del trópico (1944)
  • El derecho vasco. Buenos Aires: Ekin, 1947.
  • Los vascos en el Madrid sitiado (1951)
  • La era de Trujillo: un estudio casuístico de dictadura hispanoamericana (bere doktore-tesia, 1956an onartua)
  • Artículos políticos (1943-1956). Iñaki Anasagatik prestatutako edizioa. Bilbo: Alderdi Argitaldaria, 1985.
  • Artículos históricos. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 1987.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pedro Basaldua: Jesús de Galíndez. El delegado vasco víctima de Trujillo. Bilbo: Ereintza, 1981.
  • Iñaki Torre Fika: Jesús de Galíndez: entre la historia y la ficción. X. Apaolaza, J.A. Ascunce eta Iratxe Momoitio: 60 años después. Euskal Erbestearen Kultura, II.tomoa. Donostia: Saturraran, 2000, 115-124. ISBN 84-931339-2-2.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]