Jesus Gartzia Leoz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jesus Gartzia Leoz (Erriberri, 1904ko urtarrilaren 10a - Madril, 1953ko otsailaren 23a) Nafarroako musikagilea izan zen.

Iruñean eta Madrilen egin zituen piano-, harmonia- eta konposizio-ikasketak. Obra nagusiak: Cuarteto en Fa sostenido menor, Cuarteto en La menor, La duquesa del candil (zarzuela), Sinfonia en La bemol mayor, La zapatera y el embozado (balleta), etab. Zinemarako lan asko egin ditu; ehunen bat film daude Jesús García Leozen musika dutenak: Abel Sánchez, Esa pareja feliz, Bienvenido, Mister Marshall, El Abanderado, Eugenia de Montijo, Inquietudes de Shanti Andia horien artean.

Erreferentziak