Jesus Guridi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'
Datu pertsonalak
Izen osoa Jesus Guridi Bidaola
Jaio 1886ko irailaren 25a
Euskal Herria Gasteiz, Araba (Euskal Herria)
Hil 1961ko apirilaren 7a
Espainia Madril (Espainia)

Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886ko irailaren 25Madril 1961eko apirilaren 7) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da. Arabako Aldundiak argitaratutako liburuxka batean irakur daitekeenez, musikari miretsi honek "zenbait hamarkadatan musika diziplina ugari egin zuen, sinfoniatik hasi eta zartzuelara, operatik edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, organista edukiarena eta Euskal Herriko abestiaren sorpena eta egokikuntza".

Belaunaldi berezi batean koka daiteke Guridi. Bera izan zen, Usandizaga eta Aita Donostiarekin, Frantzian, Belgikan eta Alemanian europar musikaren iturrietan edan ondoren, gure euskal musikari ordezkaritza unibertsala eman ziona.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guridi 1886ko Irailaren 25an jaio zen Gasteizen Florida kaleko 36. zenbakian. Done Mikel Arkaingeru parrokian bataiatua, orduko ohitura zenez, Jesús Luis Formerio izen korapilatsua ezarri zioten.

Ferenc Liszt hil zen urte berean, 1886an, jaioak dira euskal musikari ospetsuak izango ziren Juan Gisasola, Gregorio Arziniega, Pedro San Juan, Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia), José Franco, eta Jesus Guridi. Urtebete geroago jaioko zen Joxemari Usandizaga, Guridiren lagun eta adiskide kutuna.

Aita, Lorenzo Guridi, bibolinista nabarmena zen, ama berriz, Trinidad Bidaola, pianista trebea. Hauetaz gain, Guridiren senide asko musikariak izan ziren, baina aipatzekoak dira berraitona eta aitona, biak Bilboko Donejakue elizan kapera maisu eta organista izan zirenak, Jesusek berak geroago hartutako postuan.

Oraindik txikia zela, familia Zaragozara aldatu zen eta handik gutxira, Madrilera. Han Valentin Arin ordiziatarrarekin aritu zen armonia ikasten eta azkar ikasten ere bai, mutikoak hamaika urtekin, ba zituen zenbait obratxo idatzirik, haien artean Madrilgo kantari ospetsu batentzako erromantza eder bat. Baritonoak, Emilio Garcia Solerrek erromantza goiztiar hura sarritan abesteaz gain, mutikoa behin eta berriz “El Apolo” zeritzan antzokira eraman zuen. Hantxe jaio zen, ziur asko, Guridiren lyrik antzokirako joera.

Berriz Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende aldaketan Lorenzo Guridik Arriaga Antzokiko orkestran aurkitu zuen tokia eta Bilborantz itzuli ziren. Han Lope Alaña biolinistak eta Bilboko Laukote Elkartearen fundatzaileak, Jesus Guridi semebitxitzat hartuz, musika sakonerazten lagundu zion. Guridi berberak kontatzen zuen: “Nire oroipen urrun eta ahantzezinen artean, Bilboko Udaletxea gogoratzen dut. Lope Alaña zen bertako diruzaina. Nik bere bulegoan bisitatzen nuen... esku artean nerabilen konposaketaren bat kontsultatzeko... edo Philarmonikaren kontzerturen bat irazkintzeko... Pepe Orueta eta biok joaten ginen (udaletxera)...on Lopek biolin ikasgaia eman ziezagun. Pepe ... ordu bietako trenean etortzen zen... nik zubian itxaroten nion ... makinaren ke-aldia aurpegian hartzeak jostarazten ninduelako... Hil-kutxatxoen antzeko gure biolin maletatxoekin zeharkatzen genituen Arenala eta Sendeja. Ikasgaia bukatu ta gero, Kreszentzia andreak, Loperen emazteak, atorlepo ta ttattar luzeak jazten zizkigun...”

Lope Alañak bere begiko zuen mutiko hura Gelatxoa (El Cuartito) zeritzan toki hautatura sartu zuen. Hamabi urte besterik ez zituela, Jesus Guridi aterpe jakintsu hortan goi mailako entzuleentzat pianoan geroko konposatzaile handia hatzemanten zuten zenbait musika-une zuzen eta itxuroso jo zituen: bitxi eder hauek Leipzig-eko Breitkopf & Härtel etxeak Quatorce morceaux− izenburuarekin argitaratuko zituen handik urte batzuetara. Txoko hartan Guridi gazteak, beste nortasun handiko gizonen artean, beretzat garrantzi handikoa izango zen Jose Sainz Basabe aurkitu zuen.

Juan Carlos Kortazarrek Guridiri abesti bat konposatzeko eskatu zion, Done Zezilia egunean ospatzen zen emanaldi baterako: “Zuk nahi duzun moduan egin eta musikaz bakarrik arduratu; hitzak nik ipiniko ditut gero”. Orduantxe jaio zen Así cantan los chicos konposaketaren lehen zirriborroa.

Mendearen hasieran Lore Jokoak ospatu ziren Bizkaiko hiriburuan, Miguel Unamuno jaien mahaiburu zelarik. Musika arloan Jesus Guridik, hamalau urteak bete gabe, kantu eta pianorako Txalupan abestiarekin Plazido Allende saria irabazi zuen. Urte berean Bilboko Philarmonia Elkarteak kontzertu baten bigarren parte osoa Guridirentzat izan zen eta arrakasta handia lortu zuen eta Resurreccion Maria Azkuek Guridi haur miragarritzat hartu zuen.

Europako ikastaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denen begikoa, etorkizun handikoa, musikari gazte onartua, Parisera abiatu zen Jesus Guridi 1904an, Schola Cantorum zeritzan erakundean musika ikasketak sakontzeko asmoz. Vincet D’Indy ospetsua zen eskola famatu hartako irakasle eta zuzendaria eta hiru euskaldun ikasle zituen: Azkue, Usandizaga eta Guridi. Han Guridik pianoa, armonia eta kontrapuntua sakondu zituen, bai organoa ikasi ere, beretzat aurrerantzean lanbide nagusia izango zitzaiona. Bere konposaketako azterketa eskolako onena izan zen eta Vincent D’Indy-ren goretsiak jaso zituen; maisuak ikasleen aurrean hiru aldiz jo zuen ariketa pianoan, beste lan guztiak baino askoz hobea zela baieztatuz.

Parisko ikasketak gainditu ondoren, Guridi, oraindik ikastaro garaian zela, Belgikara iragan zen eta geroago Alemaniara, Azkuek aipatutako bi irakasleekin Joseph Jongen eta Otto Neitzel egoteko.

Joseph Jongen Bruselasko kontserbatorioko irakasle ta zuzendaria zen eta oso goi mailako izena zuen konposatzaile ta organisten munduan. Berarekin organoa eta konposaketa landu zuen Guridik. Ospe handiaren jabe zen momentu hartan Ysaye biolinista belgikarra, Pablo Sarasate nafarraren lehiakidea. Ba dirudi Ysaye berberak Guridi Elegia idaztera animatu zuela. Garai berekoak dira Soka laukote bat, Paysage, Nostalgia eta Fantasia.

Guridiren hurrengo pausoa Alemaniara izan zen, Kolonian instrumentazioa lantzeko Otto Neitzel irakaslearekin. Benetako aholkularia izan zen Guridirentzat; elkarrekin joaten ziren Munichera, antzokiak ikustera eta Wagnerren operak bere balioan eta benetakotasunean erakartzera.

Etxean berriz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbora itzultzean Guridi Joan Santuen elizako organista izan zen lehendabizi, eta gero Donejaue basilikan. Koral Lagunarteak zuzendari bilakatu eta abesbatzaren eresi sorta handitu zuen, herri abestiekin aberastuz eta koralak arrakasta handia izan zuen Bilbon eta Madrilen.

Garai honetan idatzi zituen lanen artean aipatzekoak dira Koral Lagunartearentzat landu zituen Euskal abesti sailak.

1908a izan zen oinarrizko urtea Guridirentzat. Urtarrilaren 26an Bilboko Philarmonikan Así cantan los Chicos estreinatu ziren. Manuel de Falla maisuaren iritziz, “obra honek, berak bakarrik, autoreari fama hilezina eskuratzea merezi dio”.

Guridi 1922ko uztailaren 7an, San Fermin egunean, Julia Ispizua Uribe andrearekin ezkondu zen Gipuzkoan, Lezoko saindutegian. Sei seme-alaba izan zituzten, Guridiri eskainitako omenaldi eta adiskidetasun adierazpen guztien hartzaileak.

1952ko urtarrilaren 26an Gasteizko Udalak, Gonzalo de Lacalle alkatearen eskutik, hiriaren Seme Kutuna zela egiaztatzen zuen pergamu bat eman zion Guridiri Pintzipal Antzokiaren agertokian. Ekitaldi berean, Federico Sopeña jaunak Alfonso X Jakintsuaren Gurutze Handia ezarri zion Guridiri. Emanaldi gehiago ospatu ziren egun haietan, kontzertuak eta abar, Guridiren omenez. Besteak beste, Musika Kontserbatorioak Jesus Guridi izendapena gehitzea erabaki zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestrarako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandentzako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1941 Diez melodias vascas
    1. Narrativa
    2. Amorosa
    3. Religiosa
    4. Epitalamica
    5. De Ronda
    6. Amorosa
    7. De Ronda
    8. Danza
    9. Elegiaca
    10. Festiva
  • "El caserío"ren Preludioa

Opera eta zarzuela lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koroentzako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goiko mendian
  • Aldapeko
  • Ni ez naiz zomorrua
  • Boga boga
  • Canta el gallo tempranero
  • Eusko irudiak abesbatza eta orkestrarako.

Ahots musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzeegia izango litzaiguke Guridik koroentzat idatzitako izenburu guztiak izendatzea, beraz hemen bakarrik batzuk sartu dira.

  • 1915 Asi cantan los chicos
  • 1932 Euskal folkloreko XXII abesti
  • 1943 Seis canciones castellanas
    1. No quiero tus avellanas
    2. Como quieres que adivine
    3. Allá arriba, en aquella montaña
    4. Sereno!
    5. Llámale con el panuelo
    6. Mañanita de San Juan
  • Canciones vascas
    1. Ala baita
    2. Arantzazura
    3. Zorabiatua naiz
    4. Alabatua
  • Boga boga
  • Hator mutil
  • Anton Aizkorri

Ganbera musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1928 Inguruko Dantza - (Txistulari bandarako)
  • 1928 Alborada - (Txistulari bandarako)
    1. Contrapás
    2. Zortziko
    3. Fandango
    4. Arin-arin
  • 1929 Mendiko Soñuak - (Txistulari bandarako)
    1. Minue
    2. Ezpata-Dantza
    3. Biribilketa
  • 1934 Cuarteto en sol major - (Lehen Kuerda Laukotea)
  • 1949 Cuarteto en la menor - (Bigarren Kuerda Laukotea)
  • Harpa eta Zazpikoterako paperak
    1. Viejo Zortzico
    2. Kerejeta cabezon
    3. Aritz Adarean
    4. Ator, Ator mutil
    5. Agurea Zarkilun
    6. Garizuma Luzerik
    7. Zorabitatua Naiz

Organorako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1906-1907 Fantasia para gran órgano
  • 1951 Escuela española de órgano
    1. Introducción
    2. Capriccio
    3. Cantinela
    4. Himno
    5. Improvisación
    6. Canción vasca
    7. Salida
    8. Interludio
    9. Plegaria
    10. Preludio
    11. Pastorela
    12. Villancico
    13. Glosa (Puer natus est)
    14. Éxtasis
    15. Fuga
    16. Adagio
    17. Ave Maria
    18. Ofertorio I
    19. Ofertorio II
    20. Toccata
  • Variaciónes sobre un tema vasco
  • Preludio
  • Fantasía
  • Interludio
  • Triptico del buen pastor
    1. El rebaño
    2. La oveja perdida
    3. El buen pastor
  • Misa a San Gabriel

Pianorako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1905 Quatorze morceaux pour piano
  • 1956 Homenaje a Walt Disney piano eta orkestrarako
  • 8 Apuntes Para Piano
    1. Amanecer
    2. Cancion Vasca
    3. Danza Rustica
    4. Canto De Arriero
    5. Romanza
    6. Cortejo Funebre
    7. Rumor De Agua
    8. Marcha Humoristica
  • Cantos Populares Vascos
  • Danzas Viejas
    1. Tamboreillo De Navidad
    2. Muerdago - Zortzico Del Dolor
    3. La Carrasquilla
  • Lamento e imprecacion e Agar
  • Tres piezas breves
  • Vasconia
    1. Viejo Carillon
    2. Leyenda
    3. En El Chacoli - Tocata Festiva

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Guridi Aldatu lotura Wikidatan