Jesus Mari Lazkano

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:58, 26 apirila 2015
Jesus Mari Lazkano
Datu pertsonalak
Izen osoa Jesus Maria Lazkano
Jaio 1960
Bergara ( Gipuzkoa)

Jesus Maria Lazkano (Bergara, Gipuzkoa, 1960 -) Euskal Herriko margolaria da[1].

Biografia

Arte ederretan doktorea da EHUn, eta bertan irakaslea da. Bere lanak hainbat museotan daude, horien artean, Guggenheim Bilbao Museoan.

Errealitatearen mugan diruditen paisaiak margotzen ditu gehienbat, horien bidez denborari buruzko hausnarketa eragin nahirik. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere maiz erakutsi ditu bere lanak. 1999an 1992tik 1999ra egindako lanez osatutako erakusketa eratu zuen Bilbon, De los tiempos izenburupean. Erakusketak, kronologikoki eraturik, Lazkanoren azken urteetako lanaren nondik norako nagusiak aurkezten zituen, negutegietako izadi hiletatik hasi eta Italiako aniztasun arkitektonikoan inspiratutako lanik berrienekin amaituz.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Mari Lazkano