Jesus Maria Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Maria Arrieta
Bizitza
JaiotzaDonostia1947ko uztailaren 11 (76 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Jesus Maria Arrieta Sagasti (Donostia, 1947ko uztailaren 11) gipuzkoar elizgizon eta idazlea da. 1959an Saturraranen Apaiz ikasketak hasi eta 1970ean Donostian bukatu zituen. Bitarte horretan euskal historiaz zenbait ikasketa egin zuen. Errenteriako gau-eskolan eta Ibaetakoan ere irakaslea izan zen. 1970ean Eibarren hasi zuen apaiz-lana eta honekin batera argitaratu zituen bere lehenengo lanak: Antso Gartzeiz (1974), Amaia (1975) (Yulen Zabaletaren irudiekin argitaratua), Landetaratuak (1985) eta Harkaitz, elurretako haurra (1986) (Fernando Beorlegiren irudiekin argitaratua). Euskal Udalekuen sorkuntzan ere esku hartu zuen. 1981 eta 1990 bitartean Mutrikuko parrokian egon zen. Elizen arteko Bibliaren itzulpen-lanean esku hartu zuen. 1990az geroz Donostiako Apaizgaitegi Nagusiko errektore da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]