Jesus Olasagasti

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jesus Olasagasti Irigoien (Donostia, Gipuzkoa, 1907ko abenduaren 20a - 1955eko abuztuaren 5a) margolaria izan zen. Donostian eta Madrilen egin zituen pintura-ikasketak. 1923. urtean artista gazteen lehen saria irabazi zuen, Bienabe Artia, Montes Iturrioz eta Telletxearekin batera. Erretratuak, natural hilak eta Euskal Herriko ikuspegiak margotu zituen nagusiki. Erakusketa ugari egin zituen Espainian zehar, bakarka eta taldeka.

Lan nagusiak: Retrato de las señoras de Olasagasti, Bodegón, Las hermanas, Guitarristas, Señor Tejada, Don Pascual Martín, Dr. Sansinenea, Arquitecto Labayen, Poeta Manuel Díez Crespo eta Señora erretratuak.

Erreferentziak

Kanpo loturak