Jesusen Azken Afaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonardo da Vincik margotutako Azken Afaria, Milango Graziaren Ama Birjinaren komentuan (1498).

Ebanjelioei jarraikiz, Jesusen Azken Afaria Jesusek hil aurretik bere apostoluekin egindako azken afaria izan zen. Ebanjelioetan, bereziki Joanen Ebanjelioan, garrantzia handiko unea da, eta historian artelan askoren inspirazio iturri izan da (ezagunenetakoa, Leonardo da Vinciren Azken Afaria).

Jesusen Azken Afaria kristauentzat guztiz garrantzitsua izan da hasieratik. Bibliako testigantzarik zaharrena San Paulok Korintoko elkarteari egindakoa da:

« Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan zuela: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri». Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri». Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte. »

—1 Ko 11, 23-26

.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesusen Azken Afaria Aldatu lotura Wikidatan